XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errotako Antonio gizon ona zan, baña itzetik ortzera parragarrikeri asko botatzen zituan.

- Borrdako itzaya il omen dek, Antton.

- ¡Gixaaxoa! Jaunak osasuna diola.

Baleikek gu lenagotik joatea, baña ori joandek.

¡Il guziak eriotza zorr! Beste batean oso asarre zegoan gure Antton.

- Orain ere zerrbait gertatzen zaik iri.

- Ala dek ba.

Ezparrtin zarrak nekazkiela uste nian eta berriak etxean utzi ta etorri nauk.

Atton bat poxpoluak ezin billaturik zebillen.

Illun xamarr zegon eta etzituan arrkitzen.

Azkenik, asperrtuta, pixtu zuan surrtan arrgi muturr bat eta an zebillen bere arrekin jo batera eta bestera ero bat egiñik.

- ¿Zerr gabiltza, attona? - Ementxe gizona, pipa pixteko poxpolo petrral batzuen billa.